Frantses musikagilea, organista,
klabe-jotzailea eta musikaren teorialaria (Dijon, 1683 - Paris, 1764).
Aita, Dijon-go organista, izan zuen lehen irakaslea. Eragin handia izan
zuen genero dramatikoan, eta teoria egile eta berritzaile handia izan
zen harmoniaren alorrean. 18 urte zituenean Italiara joan zen eta
itzulitakoan organista izan zen Avignon-go katedralean eta geroago
Clermont Ferrant-ekoan. 1922. urtean Traité de l’harmonie (1922, Harmonia tratatua) argitaratu zuen. Voltaire ezagutu zuen, eta Samson,
lehen operaren libretoa, Voltairek eman zion. 1764. urtean erregeak
aitonen seme izendatu zuen. Opera aipagarriak idatzi zituen, besteak
beste: Hyppolyte et Aricie (1733), Castor et Pollux (1737), Dardanus (1739), La princesse de Navarre (1745), Voltaireren libretoarekin. Opera-balletak ere idatzi zituen, besteak beste: Les Indes galantes (1735, Indiar galaiak), Les paladins (1760, Paladinak); moteteak, klaberako suiteak eta pieza ugari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario