miércoles, 10 de febrero de 2016

RAMEAU DANTZA

RAMEAU DANTZA:

Rameau, Jean-Philippe

Frantses musikagilea, organista, klabe-jotzailea eta musikaren teorialaria (Dijon, 1683 - Paris, 1764). Aita, Dijon-go organista, izan zuen lehen irakaslea. Eragin handia izan zuen genero dramatikoan, eta teoria egile eta berritzaile handia izan zen harmoniaren alorrean. 18 urte zituenean Italiara joan zen eta itzulitakoan organista izan zen Avignon-go katedralean eta geroago Clermont Ferrant-ekoan. 1922. urtean Traité de l’harmonie (1922, Harmonia tratatua) argitaratu zuen. Voltaire ezagutu zuen, eta Samson, lehen operaren libretoa, Voltairek eman zion. 1764. urtean erregeak aitonen seme izendatu zuen. Opera aipagarriak idatzi zituen, besteak beste: Hyppolyte et Aricie (1733), Castor et Pollux (1737), Dardanus (1739), La princesse de Navarre (1745), Voltaireren libretoarekin. Opera-balletak ere idatzi zituen, besteak beste: Les Indes galantes (1735, Indiar galaiak), Les paladins (1760, Paladinak); moteteak, klaberako suiteak eta pieza ugari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario