Hemen Lennonen apunte batzuk utziko dizkizuet.
John Lennon
Gaurko egunez jaio zen
1940an The Beatles musika-talde ospetsuko sortzaile eta lider John
Lennon. Taldea 1970ean banandu zen, baina talde horren kantek oraindik
bizirik daude, John bera bezala.
“Maitasuna ilunpetan eta biolentzia egun argiz egiten dugun mundu batean bizia gara” John Lennon
John
Lennon Ingalaterrako Liverpool hirian jaio zen, 1940an. Osaba-izebek
etxean hazi zuten, bera haurra zela banandu egin baitziren gurasoak.
Georges osabak harmonika erosi zion umetan eta amak banjoa jotzen
irakatsi. Eskolan ez zuen etorkizun handirik izan. Institutuko urteak
ere ez zituen amaitu. Johnek 17 urte zituela garai latzak bizi izan
zituen: polizia mozkor batek Johnen ama harrapatu autoarekin eta hil
egin zen. Ama galtzeak bizitza osorako trauma eragin zion; pare bat
kanta ere eskaini zizkion Lennonek:
Julia eta Mother.
The Beatles taldea
The
Beatles taldea 1960an jarri zen abian. Lehen kontzertuak Hanburgon eman
zituzten. Taldekideak Paul McCartney, George Harrison eta Ringo Starr
izan ziren.
Taldeko managerrak, Brian Epstein-ek, eragin
handia izan zuen taldean; berak esan zien nola orraztu eta baita trajea
janzteko ere. Ez gogo onez, baina onartu zuten. Urte hartan John Lennon
ezkondu egin zen. Julian, semea, jaiotzean, aita kanpoan zen
musika-taldearekin. 1963a zen. Sasoi hartan taldea aparretan zebilen,
bai jaioterrian -Britainiar Inperioko Ordeneko kide izendatu zituzten-,
bai AEBetan. Baina guztia ez zen ospe: kontzertuetan fanen oihuak musika
bera baino ozenagoak ziren, eta Lennon konturatu zen zerbait oker
zihoala. Besteak beste, horregatik idatzi omen zuen
Help abestia. Handik gutxira taldeak jende aurrean abesteari utzi egin zion.
1966an Lennonek adierazi zuen
The Beatles
taldea Jesu Kristo bera baino ezagunagoa zela; Ondorioz, AEBetan
taldearen diskoak erre eta Lennon bera mehatxatu egin zuten. Garai
hartan taldea uztekotan ibili zen. LSDa ere ez zen lagunik aproposena
sorkuntzarako.
The Beatles taldeak 27 abesti jarri
zituen abestien zerrendaren lehen postuan, eta taldea banatu zenean ere
abesti bat hala zeukaten. Taldea 1970ean desegin zen ofizialki, nahiz
eta lehenagotik zegoen apurturik. Berriki, McCartneyk esan du taldea ez
zela Yoko Onoren erruz banatu, nahiz eta jende askok horrela pentsatzen
duen oraindik.
Bakearen alde
1969an
Yoko Onorekin ezkondu zen. Biek 14 litografia argitaratu zituzten,
ezkonbidaiari buruzkoak. Horietako batzuk lizuntzat jo ziren, beste
batzuk debekatuak izan ziren eta beste batzuk konfiskatuak. Urte hartan
bertan argitaratu zuten senar-emazteek
Live Peace in Toronto diskoa, Britainia Handiak Vietnamgo gerran parte hartu izana salatzeko.
1971an Lennonen abestirik mitikoena kaleratu zen:
Imagine.
Abestiaren atzean Yoko Ono omen dago, txikitan 2. Mundu Gerra jasan
baitzuen Japonian. Kantak bertsio asko ditu (Madonak, Peter Gabrielek
eta beste askok abestu dute) eta Amnistia Internationalen ereserkia da.
Baina kritikak ere izan ditu: “imajinatzen jabetzarik ez dela
existitzen” dio abestiak; hori abesten zuenak 150 milioi dolar zituen.
Kanta horrek sortutako erreakzioen ondorioz, Lennon atzerrira bidaltzen
saiatu zen AEBetako Gobernua.
Lennonen heriotza
1975ean
bigarren semea jaio zen, Sean, eta musikarekin eten egingo du hiru
urtez semeaz arduratzeko. New Yorken bizi zen Yoko eta Seanekin, Dakota
eraikinean. 1980ko abenduaren 8an, Mark David Chapman-ek tiro egin zion
Johni, atzetik bost aldiz, etxeko atarian. Barne-ahots batek esan omen
zion: “Egizu, egizu, egizu!”.